XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Produktu industrial bat ateratzen gaudenez gero, interesgarri izango da, zenbat gastatu den jakitea.

Gastua kalkulatzean, erreaktiboen prezioaz gainera, beste gauza asko ere baloratu behar dituzue: erregailuaren gastua, denbora,...

Garestia ez bada, laborategiko tresna arruntak garbitzeko xaboia behar duzuenean, zeuen xaboia erabil dezakezue.

Sosa-hautsa edozein drogeriatan erraz aurkitzen da.

2. Egintza Drogerietan saltzen den petrolioa ez da Naturan zuzenki hartzen den petrolio gordina, zerbait errefinatua baizik.

Beirazko hodiak okertzeko posibilitaterik ez duzuenok edo U formako hodirik ez duzuenok, honelako errefrigeragailua eros dezakezue.

ura - ura - errefrigeragailua.

Lehenik, txerri-koipea ahalik eta zatirik txikienetan ebakiko duzue.

Gero, sosarekin nahastuko duzue eta ondo irabiatuko duzue, nahasketa-prozesua hobetzeko.

Egindako nahasteari litro bat ur-irakin gehituko diozue eta irabiatzen segituko duzue, produktua loditu arte.

Baina kontuz! Irabiaketa beti sentido berean eta abiadura berberaz egin beharko duzue!.

Pasta edo pure antzeko orea daukazuenean, zurezko kaxa edo moldean jarriko duzue.

Eta pixka bat hozten denean, haizto batez mahi bezalako tamainuko zatiak egin: Prest daukazue xaboia!.

Gure etxeko xaboiaren usain berbera al dauka? Bitsik ateratzen ote du uretan? Garbitzen ote ditu arropak? Garesti gertatu al zaizue xaboi hau egitea? Kalkuluak egin.

Gero konpara ezazue prezio hori xaboi komertzialen prezioarekin.

Txinbo xaboia
xaboi usaintsuak
xaboi-ezkatak
xaboi-hautsak
detergentea
detergente biodegradagarriak
detergente bereziak.

Eskema honetan azken urteetan gertatu den xaboien eboluzioa adierazten da.

Etxean galdetuz, azken urteetako xaboien historia egin dezakezue.

Xaboi-moten erakusketa ere presta dezakezue, bidebatez garbiketa-aprobak eginez.

Ikastolara xaboi-mota desberdinak ekar.

2.- PETROLIOA DISTILATZEN Petrolioa zer den ba al dakizue? Bai, ez da?.

Gogora gaitezen pixka bat: Petrolioa nahaste bat da, osagai bereziren nahastea.

Hidrokarburuz osotutako nahaste bat.

Petrolioaren osagaiak konposatu kimiko desberdinak direnez, osagai horiek propietate desberdinak dituzte.

Hain zuzen ere, propietate hauetariko batetan finkatuko dugu geure egintza.